|
Description:
|
|
Topaketa hau Feminismoari eta Erresistentziei buruzko Solasaldien Zikloaren bigarrena da, Hegoa Institutoak antolatzen duena eta Donostia 2016ko kultura-programako Hondar Artean eta Bakearen Itsasargia proiektuen esparruan kokatzen dena. Solasaldi honetan, Euskal Herriko gatazka politiko-armadunak emakumeengan eragindako ondorioak, euskal emakumeen parte-hartze sozio-politikoa ikuspuntu historikoan eta proposamen feministak bake prozesuari begira izan dira aztergai, Bilgune Feministako kide den Oihana Etxebarrieta eta EHUko irakasle diren Maria Gonzalez Gorosarri eta Irantzu Mendia Azkueren eskutik. |