|
Description:
|
|
Lan-munduratzeko unea garrantzitsua izaten da gu guztiontzat… lan-merkatua oztopo-lasterketa bat da, eta pertsona guztiok gainditu beharrekoa, gainera. Prestakuntza amaitzen denetik lanpostu hobeak lortu arte, bidea zaila izan ohi da, gora-behera-txua (ez guztientzat baino bai gehiengoarentzat…) Beraz, ez da harritzekoa desgaitasunen bat duten pertsonek ibilbidea
askoz ere konplexuagoa izatea lan-munduratze horretan…. Oztopoak ugariagoak direlako eta, tamalez, oraindik ere diskriminazioa hor dugulako.
Ba pertsona horiei laguntzeko, eta bereziki adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako lan aukerak zabaltzeko helburuarekin sortu zen, duela 10 urte, Pauso Berriak programa. Eta hain zuzen ere, programa horretako arduraduna, Jon Fernandez izango da gaurko gure gonbidatua. |